Beheko testu-zatia eduki honen irudikapen laburtua da. Baliagarria da edukia ez dela aldatu ziurtatzeko, eraldaketa bakar batek balio guztiz ezberdina emango bailuke.
Balioa:
9f86f1282e6e6299c3f38066e41a4cc6655ea9aa3bd6150aaf9adc6dbd730ebd
Jatorria:
{"body":{"eu":"AZKEN HELBURUA: GETXOKO GAINERAKO AUZOAK ETA PORTU ZAHARRA\nBERRIRO ELKARTU.\n\nPortu Zaharrak ere, munduko beste auzune askok bezala,\ngentrifikazio prozesua bizi du. Populazio murritza du, baina\nostalaritzak erakarritako jendearekin bete egiten da une jakin\nbatzuetan. Bitartean Getxoko gainerako auzoetako jende asko\n(ingurukoak bereziki) ez da Portu Zaharrera etortzen, San Nikolas\nplaza edo Basagoiti etorbidea herriko jendez betetzen diren\nbitartean. Proiektuaren azken helburua, beraz, honakoa litzateke:\nherriko jendea Portu Zaharrera normaltasunez eta maiztasunez\nerakarriko duen gune bat izatea. Honek lagun lezake\ngentrifikazioak sortzen dituen kalteak orekatzen, inori (ez\nbiztanleei, ez ostalariei) ezer kendu gabe; eta auzoko bizitasuna\neguraldiaren, sasoiaren edo lan-astearen mugetatik askatuz.\n\nPROPOSAMENA: MAILA ERTAIN-TXIKIKO KULTUR EKITALDIETARAKO ARETO\nBAT.\nGetxok baditu maila ertain-handiko kultur ekitaldiak egiteko\ngunerik; baina eskasagoa da maila ertain-txikiko ekitaldiak\ngauzatzeko guneen eskaintza. Kontzertu txikiak, zinema emanaldi\nberezituak, liburuen aurkezpenak, ikastaroak, hitzaldiak e. a.,\naskotan, xumeegiak dira Muxikebarri bezalako espazioetan egiteko.\nBaina demanda hor dago, egon. Adibide gisa esan dezagun Azebarri\nElkartean (Algortako periferian eta baldintza fisiko\neskasagoekin) 2023an soilik era honetako 70 kultur ekitaldi\nburutu zirela; eta batzuk jadanik ezingo dira egin, gehiegizko\narrakasta dutelako (Taberna Ibiltaria kasu). La Bentan egiten\ndiren ekitaldiek ere demanda bera erakusten dute.\n\nEBATZI BEHARREKOAK: ESPAZIO FISIKOA ETA KUDEAKETA.\nProposamen hau aurrera ateratzeko lehen baldintza espazio\nfisikoaren antolaketa litzateke. Gaur egun duen egitura oso\negokia izan liteke maila ertain-txikiko ekitaldiak antolatzeko\n(120 metro koadro inguruko areto nagusia, gehi terraza, eta areto\ntxiki bat).\n\nBigarren baldintza kudeaketa litzateke. Horretarako herriko\nkultur talde eta eragile sozialekin hitz egin beharko litzateke,\nkudeaketa egokiena lortzeko asmoz, eta Portu Zaharreko biztanleak\nahaztu gabe. Portua eta gainerako auzoen elkargune izan behar\nbadu, guztion arteko gobernantza izan beharko du."},"title":{"eu":"Maila ertain-txikiko kultur ekitaldietarako lekua"}}
Hatz-marka hori SHA256 hashing algoritmo baten bidez kalkulatzen da. Zeure buruari errepikatu ahal izateko, MD5 on-line kalkulagailua erabil dezakezu eta kopiatu iturriaren datuak itsatsi.