Zertarako izan behar du eraikinak?

Aldez aurreko elkarrizketetan eta talde eragilearekin egindako
lanean, eraikinaren helburuari buruzko hainbat ideia sortu dira.
Obrak amaitu ondoren, eraikinak honetarako balio beharko luke:

* Auzotarrak elkartzeko gunea: Bizilagunek komunitate-jardueretan
parte har dezaten eta auzoa suspertzen duten jardueren plangintza
gauza dezaten gune bat.

* Belaunaldien arteko erabilera: Adin guztietarako espazio
inklusiboa sortzea, belaunaldien arteko elkarrekintza eta
lankidetza bultzatuz.

* Kultura arteko sentsibilizazioa: Kultura desberdinen topagunea
eta (ber)ezagutza, Portuko bizilagunen arteko elkarbizitza
erraztuko duen tokia.

* Erabilera anitzeko espazioa: Eraikinaren erabilera malgua eta
moldagarria, hainbat jardueratarako bermatzea.

* Algortarekiko harremana: Eraikina Algortako gainerako
herritarrak erakarriko dituzten jarduera soziokulturalen motor
bihurtzea, Portu Zaharreko bizitza soziala suspertuz

Iruzkina

QR kodea

Komunikatik erakundaren logo ofiziala

Zertarako izan behar du eraikinak?

QR kodea