Hainbat jarduera posible

Ondoren deskribatzen diren jarduerak Portu Zaharreko
errealitatearekin lotutako pertsona-talde bati egindako
elkarrizketen eta haiekin batera egindako sakontze-lanaren
ondorioz sortu dira:

* Auzotarrak elkartzeko gunea: Bizilagunek jarduera komunitarioak
sozializatzeko eta horietan parte hartzeko aukera izango dute,
eraikinaren plangintza eta kudeaketa sustatuz, ohiko bileren
bidez.

* Belaunaldien arteko erabilera: Adin guztietarako espazio
inklusiboa sortzea, belaunaldien arteko elkarrekintza eta
lankidetza bultzatuz.

* Funtzio anitzeko espazioa: Eraikinaren erabilera malgua eta
moldagarria bermatzea hainbat jardueratarako.

* Algortarekiko harremana: Eraikina jarduera soziokulturalen
motor bihurtzea, bizilagunak erakartzeko eta Portu Zaharrean
bizitza soziala sustatzeko.

* Osasuna eta ongizatea. Dantza, pilates, yoga eta tai chi
klaseak eskeintzea, partehartzaileek euren arropa utz dezaten.

* Harremanetarako gunea. Pertsonek modu informalean sozializatu
eta elkarreragin dezaten egoteko gunea, bilera eta bapateko
solasaldirako ezin hobea, lotura komunitarioak indartuz.

* Haurrentzako gunea. Ludoteka bat eta 3 eta 12 urte bitarteko
haurrentzako jarduerak. Gainera, 0 eta 3 urte bitarteko
Montessori gunea, modu autobideratuan esploratu eta ikas dezaten
diseinatua.

Iruzkina

QR kodea

Komunikatik erakundaren logo ofiziala

Hainbat jarduera posible

QR kodea